
Antolakuntzak adierazten du:
Adrian Perez Bafi musikariak «Etxeko lanak» bere diska aurkeztuko digu, bertan rock akustiko eta melodikoak uztartzen dira hitz landu eta sakonekin, folk eta soul ikutu nabariekin. Bakarkako proiektua izan arren oraingo honetan Pelax musikariaren laguntza izango du.