Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bakarrizketa dramatikoa: «DE PROFUNDIS»

diciembre 11

Datorren ostegunean, abenduaren 11n, Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak «De Profundis» muntaia eskainiko du, Iker Ortiz de Zárate aktore, zuzendari eta antzerkigile gasteiztarrak antzeztua. Emanaldia Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan izango da 19:00etatik aurrera. Bertara joan nahi dutenek Bilbao Kulturaren webgunean dute eskuragarri gonbidapenen erreserba.

2025ean, Oscar Wilde hil zela 125 urte bete dira, eta, horregatik, Iker Ortiz de Zaratek bere lehen lanetako bat berreskuratu du: «De Profundis» bakarrizketa. 2010ean estreinatu zen, Gasteizen, eta 15 urte hauetan ez da Bizkaiko inongo aretotan antzeztu.

«De Profundis» da Oscar Wildek idatzi zuen azken prosa. Reading espetxetik bere maitale Lord Alfred Douglasi bidalitako gutuna da, non Wilde giltzapetu zuten bere maitasun-harremanaren jakitera emateak sortutako eskandaluaren ondorioz.

Giza harremanen eta gizartearen hipokrisiaren erretratu desengainatua… Bizitzaren, naturaren, egiaren eta edertasunaren irudikapen itxaropentsua, eragozpen guztien aurka ere bizirik irautea lortzen duena. Nolanahi ere, maitasunari buruzko dokumentu hunkigarria.

Gizaki bat, bakarrik, munduaren aurrean: interprete bakar bat espazio huts batean.

Iker Ortiz de Zarateren hitzetan, «Oscar Wilde eszenan antzeztea bilatu beharrean, pertsonaia gisa antzeztea bilatu beharrean, bi urteko itxialdiaren ondoren bere gaixotasuna, bere ahultasuna eta nekea antzeztu edo dramatizatu beharrean, De Profundis hau garatzean, egilearen ahotsa, tresna, sentimenduen, emozioen eta pentsamenduen transmisorea izatea nahi izan dut. Gutun hau idazteko unean haren egoera baldintzatzen zuten zirkunstantzia fisikoen eraginik gabe, bere arimatik zuzenean isuriak izan behar zirela sentitu dudan bezala isurtzen utzi ditut. Gainera, egilea eta bakarrizketan gurekin partekatzen duen bizi izan zuena ohoratzen saiatu naiz”.

IRAUPENA  90 minutu.

Iker Ortiz de Zárate antzezle, zuzendari eta antzerkigilea Gasteizen jaio zen 1970ean. Canterburyko Kent Unibertsitatean Ohorezko Matrikularekin Arte Dramatikoan lizentziaduna, beste zentro ospetsu batzuetan ere trebatu zen, hala nola Madrilgo Juan Carlos Corazza Estudioan, William Walton Laborategian, Mimodrameren Marcel Marceau Êcole Internationale delakoan, The Acting Studion edota New Yorkeko John Strasberg ‘s Studion. Zineman, telebistan eta, batez ere, antzerkian lan egin ondoren, 2005ean Vitoria-Gasteizko ORTZAI Arte Dramatikoko Laborategia sortu zuen. Harrezkero, Antzerki Dantzako Konpainia Profesionalaren titularra izan da, eta nazioarteko birak egin ditu harekin. Konpainiak arrakastaz antzeztu ditu William Shakespeareren «Antonio y Cleopatra», Beaumarchjaisen «Las Bodas de Fígaro», Lope de Vegaren «El Perro del Hortelano» eta familia antzerkiko hainbat lan. Oscar Wilderen «De Profundis» eta “¿Y ahora? Eta orain?”, berak idatzitakoa, izan ziren Iker Ortiz de Zaratek nazioartean ospea lortu zuen lehen antzerki-lanak.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.

Local

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España