Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bakarrizketak: Julen Portillo & Maria Blanco

diciembre 11

Euskarazko stand-up komediaren loraldia ari gara bizitzen eta hori bistaratzea nahi dugu Kutxa Fundazioan. 

Ziklo honetan, euskal umoregileak gonbidatuko dituzte Kutxa Fundazioa Kluba aretora, probaleku bihurtuz eta ordu erdiko ikuskizunak eskainiz. Modu horretan, euskara balorean jarriko da baita ere umorearen arloan. 

Julen Portillo

«Haizeak nondik jotzen didan ez dakidan garai honetan, 30 minutuko bakarrizketa bat egiteko esan didate. Nire bizitza, ideiak eta zalantzak plazaratuko dizkizuet. Bueno, edo ez, ez dakit. 

Sokratesek zioen bezela «Zergaitik dituzte ardiek hain hanka pelota txikiak mendian hainbeste ibiltzen badira?»

Maria Blanco

Maria Blanco Mendizabal, umoregile zestoarra da. Bakarrizketak egiten aspaldi hasi zen, 1995 geroztik ez da ixildu. “Barre librea” programan egin zen ezaguna bakarrizketalari gisa. 

TAEko ikasketak amaitu berri ditu. Kolaboratzaile lanak egiten ditu irratian munduko podcast onenean “Benetan Zabiz?” eta telebistan “Linbo” programan. 

30 urte bete berri ditu eta parrandak utzi nahi ditu, aspertuta dago tabernako zaharrena eta altena izateaz.

Local

Tabakalera – (KUTXA FUNDAZIOA KLUBA)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España