
Saio honetan Ion de Sosa izango du Tabakalerak, film honen zuzendaritza lanarengatik Zuzendari hasiberri onenaren Goya nominazioa jaso duena. Berak aurkeztuko du filma, eta emanaldia amaitzean publikoarekin solasaldia egongo da.
San Juan gaua da, eta eguzkiak distira egiten du Mediterraneoko uharte bateko luxuzko etxe baten igerilekuan. Hiru neska eta mutil bat hesia salto eginez sartzen dira barrura, ikasturtea amaitu eta uda hasi dela ospatzeko. Axolagabe, gazteek igerilekura jauzi egiten dute. Uretan sartu eta segidan, hiru txakur handi agertzen dira eta basakeriaz erasotzen diete. Uretan ez dagoen neska bakarra hiru txakur zaindariek erasotzen dute. Tirabira desesperatu batean, mutilek lortzen dute beren laguna, larri zaurituta, igerilekura sartzea. Gazteak igerilekuan harrapatuta geratzen dira, eguzki sargoriaren azpian. Uretatik irteten saiatzen diren bakoitzean, txakurrek erasotzen diete. Oihukatu besterik ezin dute egin.
Haien oihuak etxe bizidun batera iristen direnerako, ahulegiak dira entzunak izateko. Inguruko auzokide guztiak festa batean daude, udaren hasiera ospatzen, etxeko ataripean eta lorategiko fruta-arbolen azpian, eguerdiko eguzkitik babestuta. San Juan gaua da, eta uda itxaropentsu bat hasi berria da. Urrunean, sute txiki bat ikusten da. Gonbidatu batzuk ohartzen dira, baina ez diote garrantzi handirik ematen. Koktelak edan eta gero eta mozkorrago daude. Bazkalostean, ke-hodei batek erakusten du sua poliki-poliki etxerantz hurbiltzen ari dela.
Giroa tenkatzen hasten da gonbidatuetako bat igerilekura bultzatzea erabakitzen dutenean, igeri egitea eragozten dien madarikazio bitxia hausteko. Ilunabarra hurbiltzen da. Techno musika entzuten da. Suteak sortutako errauts-maluta finak ingurua zuritzen dute, Gabonak balira bezala. Gonbidatuak dantzan ari dira, atzealdeko sugarren siluetan marraztuta; sugar