Amona, zer abesti kantatzen zenituen gaztetan? Nolakoak ziren antzezlanak? Neska aktore bat hizketan ari da ezagutu ez duen bere amonarekin. Amonak, gerra ostean, auzokideak publiko bihurtu zituen, eta sukaldea, eszenatoki. Bilobak horixe ulertu nahi du. Ikasiko du bere amonaren zer dagoen berarengan, eta belaunaldi horren zer, gu guztiongan. Autobiografia, dokumentuantzerkia eta objektu-antzerkia baliatzen dira istorioa kontatzeko. Azken buruan, gorazarre egin nahi izan zaie Nafarroako Erdialdeko emakume artisten oroimenari eta duintasunari, beren talentua publikoaren zerbitzuan jarri baitzuten II. Errepublikan, baina gerra ondoren eremu pribatura baztertu zituzten.
Fitxa artistikoa: