Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ballet de Kiev: «La bella durmiente»

enero 20, 2026

UNICEFera dohaintza UCRAINAKO larrialdian egiten duten lanei laguntzeko, saldutako sarrera bakoitzeko 1€

Mundu mailako errepertorio klasiko unibertsaleko titulu handienetako bat dela kontsideratzen da «Lo Ederra», eta XIX. mendeko arte koreografikoaren gailurra erakusten du. Lau ekitaldiko obra da, prologoarekin, P. I. Txaikovskiren musikarekin eta M. Petiparen jatorrizko koreografiarekin. Teknika perfekzioa, edertasun plastikoa eta narrazio-indarra uztartzen ditu, balet akademiko errusiarraren ezaugarri nagusiak.

Kieveko Baletak, Viktor Ishchuk zuzendariaren gidaritzapean sortu zenak, maisulan honen interpretazio zaindua eskaintzen du, estilo klasikoaren tradizioa eta Europako eskola handien ondarea errespetatuz. Ikuskizuna eszenako dotoreziagatik, jantzi aberatsetatik eta dantzari-talde bikainarengatik nabarmentzen da; talde honek bizia ematen dio maitasunak, itxaropenak eta edertasunak iluntasunaren gainetik nagusitzen diren ipuin hilezkorrari.

Hiru ekitaldien bidez, ikusleak printzesa Aurorari jarraitzen dio jaiotzetik bere esnaratzera arte, bizitzaren berpiztea eta artearen botere erredentorea sinbolizatzen dituen istorio batean. Gorte-dantzen distira, solisten birtuosismoa eta Txaikovski-ren partituraren magia direla eta, Lo Ederra esperientzia artistiko oso bilakatzen da, edozein adinetako ikusleak hunkitzeko gai dena.

Kieveko Baletak, bere tradizio ezaguna gordez, bertsio honekin berresten du bikaintasunarekiko eta errepertorio klasiko nazioartekoaren zabalkunderako duen konpromisoa.

Kieveko balletari buruz:

2017. urtea zen, eta Kieveko Operako antzoki ospetsuko dantzari solista Viktor Ishchuk-ek aspalditik zuen ametsa gauzatu zuen: konpainia gazte eta egonkor bat sortzea, Ukrania osoko izarrik nabarmenenak biltzeko eta herrialde hartako artisten talentua, maisutasuna eta profesionaltasuna munduari erakusteko. Kieveko Baletak, bere kideen artean, Kieveko Opera eta Ballet Antzokiko hainbat solista ditu.

Lehen emanaldiek ukrainar eszenaren izenik garrantzitsuenen babesa jaso zuten, eta berehala gonbidatu zituzten munduko antzoki handienek; ordutik hona 700 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte. Egindako bira ugariek Suitza, Alemania, Frantzia, Espainia, Polonia, Kroazia, Txina, Ukraina, Mexiko eta abar luze bat zeharkatzera eraman dituzte.

Kieveko Baletak bere helburu nagusietako bat du balet klasikoaren tradiziorik garbienak eta berezitasunak zaintzea, eta emanaldi bakoitza zentzumenentzako festa bihurtzen da: koreografien soiltasunagatik, lerro bakoitzaren perfekzioagatik, solisten birtuosismoagatik eta dekoratu eta jantzien ikusgarritasun eta handitasunagatik; guztiak Kieveko tailerretako maisu onenek esklusiboki diseinatuak.

Kieveko Baletak bere egoitza Kieveko Kultur eta Arte Nazioarteko Zentroan du, Ukrainan.

IKUSKIZUNA GOLDBERG ARTISTAS AIE-K ANTOLATUTA.

Fitxa artistikoa:

  • Musika: Piotr Txaikovski
  • Libretua: Charles Perrault, Grimm anaien bertsioa
  • Koreografia: Marius Petipa

Local

Gayarre Antzokia – (Plaza)
Carlos III. etorbidea, 1
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España