Komiki-tailerra, publiko guztientzat.
Higi Vandis ilustratzailea eta diseinatzailea da. Jarduera horiek, gainera, irakaskuntzarekin uztartzen ditu. Bere ibilbideari eta sentsibilitateari esker, genero-desberdintasunarekin eta giza eskubideen urraketarekin lotura duten gaietan espezializatu da. Sentsibilitate horren ondorioz, jarrera hartzen du beste errealitate batzuk eta, batez ere, emakumeen errealitateak modu grafikoan ikusgai jartzeko.
Tailer honetan azalduko du nola kontatu istorio bat binetetan modu errazean. Parte-hartzaileek ikusiko dute komikiak egiteko ez dela marrazkilari bikaina izan behar, betiere narratiba behar bezala eginda badago.
Ezagutu artista: Higi Vandis.