
Mar Bezana. Kriskitinak
Alberto García Espina. Zuzendaria
Mar Bezana kriskitin-kontzertista ezaguna da, nazioartean ibilbide luzea duena. Dantzan eta musikan trebatu zelarik, bere moldakortasunagatik eta espiritu berritzaileagatik nabarmentzen da, eta munduko lehen argidun kriskitinak sortu zituen. Nazioko eta nazioarteko telebista-programa ugaritan hartu du parte, eta bere eskola zuzentzen du, metodo propio batez eskolak emateaz gain.
Artista ikusgarri batez gozatzeko aukera izango dugu; izan ere, oso espektro zabaleko musikaerrepertorioa du, hasi musika tradizionaletik eta estilorik ezustekoeneraino.