Periplo zoragarri honek honako hauek ditu protagonista: gure oroimeneko istorioak, gure gaztaroko fantasiazko eleberriak, gure bizitza betetzen duten abenturazko kontakizunak, eta bidaia honi laguntzen dioten eta historian zehar konpositoreak inspiratu dituzten musikak. Felipe Lozak, «narratzaile ibiltariak» bere arte geldiezinarekin gozaraziko digu, magia berezi batez hitzak eta testuak uztartuz.
Felipe Lozak aktore-ibilbide oparoa du, eta sari entzutetsuak jaso ditu gidoilari eta antzerkigile gisa. Gainera, irakaskuntzan ere buru-belarri jardun du, interpretazioaren arloan.