
Escuela de ballet clásico Pilar Agirregomezkorta
Alberto García Espina, zuzendaria
XIX. mendeko Viena Strauss familiaren sorlekua izan zen, eta urrezko garaia dantzamusikarentzat, balsentzat eta polkentzat, bai eta operetentzat eta hainbat egilerentzat ere —hala nola Suppé eta Lehar, zeinek kontzertu-aretoak doinu
errepikaezinez bete zituzten—.
Urteberriko kontzertu tradizionalak garai distiratsu hartako musika-girora hurbilduko gaitu, eta «Egun bat Vienan» ikusteko aukera izango dugu.
Pilar Agirregomezkortaren ballet klasikoko eskolak emango dio amaiera artistikoa kontzertu tradizional horri, eta 2026ko denboraldia aurkezteko ere balioko du.
*Sarrerak leihatilan emango dira, kontzertuaren egunean bertan, edukiera bete arte