Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Barakaldoko Udal Musika Banda: «Vibrato»

mayo 30

Vicent Zaragoza da bakarlari gonbidatua, perkusioa eta BMb protagonista izango dituen kontzertu honetan; hain zuzen, Ney Rosauroren bibrafonorako kontzertuan.

Perkusio-instrumentuen soinuunibertso aberatsaz gozatzeko aukera izango dugu, Vicent Zaragoza bakarlariaren eta BMb-ko perkusio-jotzaileen eskutik.

Vicent Zaragoza alacantarrak orkestra ugarirekin kolaboratu du interpretatzaile eta bakarlari gisa. Hauekin, besteak beste: Euskadi Orkestra Sinfonikoa, Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Real Filharmonia, Valentziako Erkidegoko Orkestra, Bartzelonako Udal Musika Banda eta Bilboko Udal Musika Banda. Gaur egun, perkusiojotzaile bakarlaria eta tinbalari laguntzailea da BOSen.

  • Vicent Zaragoza: perkusioa

Local

Barakaldo Antzokia – (Antzokia)
Juan Sebastian Elkano, 4
Barakaldo, Bizkaia 013 España