
Abenduaren 19, 20 eta 21ean Baratzaren 12.urteurrena ospatuko dute.
Baratzatik adierazten dute:
Areto honetatik, auzoarekin saretu eta komunitatea ehundu nahi dugu. Eta hori azken urteotako programetan islatu da. Aurtengoan salbuespenik ez da, horretan jarraitu nahi dugu!. Beraz, ostiralean, dancehall female ikastaroa izango dugu eta kultura anitzeko bikote kuirraren showa. Ondoren, pintxadak jarraituko du, Bihotza Dj-arekin eta beranduago festarekin jarraituko dugu Satelite tabernan, hain gustoko dugun auzoko espazio honetan (ostiralean guztirako sarrera librea izango da, baina hartu gonbidepena sarreren estekan eta tailerrerako izena ematea emailez).
Larunbat eta igandean, bi konpainia eder izango ditugu: Pelikula bat balitz Macarena Recuerdaren pieza eta Oracle Island, Parasite kolektibokoa.
Jarraian, programazioa osoa eta sarrerak nola lortu.