
Zapotxinek urduri daramatza azken egunok, izan ere, «Mariplanplona» sorgina ezagutuko duela dio etengabe. Gaurkoan ezagutuko du Maripanpalona, gure herriko sorgin trebe eta lagun ona! Ez dute ordea edabe magikorik egingo, ezta erratz gainean hegan egingo… ezta zapoekin zapohizketan egingo. Maripanpalonak Zapotxinen bihotza sorginduko du, ordea.