
«Barriek» erakusketa zikloaren baitan.
RA ASENSIk (Bilbo, 1989) gorputzaren muga materialak zabaltzeko/esekitzeko obrak sortzen ditu. Bere lanak, ekintzak eta esku-hartzeak hainbat espaziotan garatzen dira: V2 Unstable, 2025 (Rotterdam); Fran Reus Galeria, 2024 (Palma); Art House Foundation Studio D, 2024 (Londres); 019-Ghent, 2024 (Gante); Tabakalera, 2024 (Donostia); BAP, 2022 (Guggenheim Museoa, Bilbo).
A COBOL oraindik ere Ra Asensiren familiaren zati bat bizi den haran bereko kobaltozko meategi baten inguruan azaleratzen da. Proiektuak eskultura, bideoa eta performancea geologiarekin eta erauzketarekin elkartzen ditu memoriarekin dugun harremana zalantzan jartzen duen instalazio batean.