Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Barriek 2025: Maider Aldasororen erakusketa

septiembre 1, 2026 - noviembre 2, 2026

«Barriek» erakusketa zikloaren baitan.

MAIDER ALDASORO (Mexiko, 1992) Arte Ederretan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Erasmusa Norwich University of the Arts-en 2013an. Masterra da Artearen eta Sorkuntzaren Ikerkuntzan Madrileko Universidad Complutensen. Egonaldiak egin ditu Paradise Air-en, Tokion, Ertibil Bizkaia programaren barruan (esparru horren barruan bigarren saria jaso zuen), Azkuna Zentroa Bilbon eta Bilbaoarte Fundazioan. Bakarkako erakusketak egin ditu, hala nola Hiru iltze hatz baten, ANTI Liburudenda 2025, Axila, que robo sobaco 2023 Bilbaoarte Fundazioan, Flexy my Tether Art Lacunan (Londres, 2022), B.A.C.E PROJECT eta Aurrean Goxo 2021 Azkuna Zentroa/ Alhóndiga Bilbaon.

Bere praktika artistikoan jantzien sorkuntza, pertsonaien garapena, bideoa eta eskultura nahasten ditu bitarteko nagusi gisa. Baliabide hauek atmosferak sortzeko konbinatzen ditu, non gorputza, onirikoa, antzerkikoa eta ludikoa nahasten diren, sexualitatea, jolasa eta botere-harremanak bezalako gaiak ukituz.

Detalles

Comienza:
septiembre 1, 2026
Finaliza:
noviembre 2, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/09/01/barriek-2025-maider-aldasororen-erakusketa/webkklik00-detalle/eu/

Local

Rekalde Aretoa
Alameda de Rekalde, 30
Bilbao, Bizkaia 020 España