Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Barriek 2025: Mar de Diosen erakusketa

abril 14, 2026 - junio 21, 2026

«Barriek» erakusketa zikloaren baitan.

MAR DE DIOS (Barakaldo, 1992) Arte Ederretan lizentziaduna da eta Masterra Zeramikan Euskal Herriko Unibertsitatean eta Masterra Arte eta Sorkuntzan Madrilgo Complutensen.

Bere erakusketa berrienen artean honako hauetan parte hartu du: Artes de la Tierra –Lurreko Arteak kolektiboan (Guggenheim Bilbao, 2025), Espejo de agua y flores – Ur eta loreen ispilua (Montehermoso, Gasteiz, 2025), Kore (Carreras Múgica Galería-, Bilbo, 2024), Filet Space Londresen egindako erakusketa (Natalia Suárezekin batera, 2023), Batzuk Tabakaleran (Donostia, 2023), eta Salone del Mobile Milano 2023 aretoan  eta ARCO Lisboa 2024 eta 2025 azoketan (Carreras Múgica galeriarekin) eta Kata Aldama Fabren (Bilbo, 2021).

Gaur egun bere lana prozesu zeramikoan bertan oinarritzen da, gogoeta eta haragizko sorkuntza-ekintza gisa. «Buztinarekin lan egitean denbora lineala bertan behera uzten duela dirudien dimentsioa sortzen da, materiarekiko elkarrekintza geldo eta ukipenezkoaren bidez kontzientzia-egoera sakonago batera gonbidatuz. Kontenplazio-esperientzia honek, non denbora elastikoa bihurtzen den, bultzatzen du nire lana. Hortik sortzen dira gauzatuak izateko dirudienez ni tresna gisa erabiltzen nauten (eta ez alderantziz)  formak».

Detalles

Comienza:
abril 14, 2026
Finaliza:
junio 21, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/04/14/barriek-2025-mar-de-diosen-erakusketa/webkklik00-detalle/eu/

Local

Rekalde Aretoa
Alameda de Rekalde, 30
Bilbao, Bizkaia 020 España