Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Basa Hats & Eneko Gil

marzo 28

Basa ahaidea iraganeko altxor bat da, Zuberoako Arbailako artzainen ahotan, mendeen joan-etorrian, bizirik mantendu den kantu basatia. A capella eta hitzik gabe abesten da, arranoaren hegaldia antzeratuz, kantariak naturaren handitasunaren aurreko miresmena adieraziz, eta ingurunearekin guztiz bat eginez.  Gizakiaren eta ingurune biziaren arteko harreman intimoa da, eta ingurune horrekin bat bihurtzen da.

Basa Hats Maddi Oihenart, Julen Achiary eta Maika Etxekoparrek osatua da, eta San Telmo Museorako bereziki prestatutako saio honetan dantzarekin uztartuko dute basa ahaidea. Horretarako, basa ahaidea oinarri duten koreografiak landutakoa den Eneko Gil dantzaria izango dute bidelagun.

Local

San Telmo Museoa – (Eliza)
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España