
12-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako dantza lehiaketa 2025eko abenduaren 13an, larunbata, arratsaldeko 18:30etik aurrera egingo da Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, Basauriko Udalaren ZirtZart Gazte Zerbitzuak antolatua.
Parte-hartzaileek nahitaez Asiako egileen jatorrizko koreografiak (japoniarrak, txinatarrak, korearrak,…) erabili beharko dituzte abestietan eta dantzetan. Lehiaketan kategoria bi bereizi dira: lehena, bakarlari moduan oholtza gainean dantzatzea, “backdancer”-en laguntzarik gabe, eta bigarrena, taldekako koreografia lanak osatzea.
Dantza lehiaketan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman eta amaierako koreografiaren bideoa bidali beharko dute dantzariek. Horretarako, ZirtZart gazte zerbitzuaren webgunean eskura izango dituzte bai oinarriak, bai bete eta aurkeztu beharreko dokumentuak. Dokumentu horiek zuzenean emateko aukera ere badago Basauriko Autonomia kaleko Gazte Informazio Bulegoan. Inskripzio epea urriaren 14tik (12:00) azaroaren 2ra (23:59) bitartean egongo da zabalik. Epaimahaiak azaroaren 10era arte izango du ebazteko denbora, eta egun horretatik aurrera finalistekin jarriko da harremanetan.
Lehiaketaren sariak
Saritu horiez gain, publikoak aukeratu izango du beste talde bat eta beste bakarlari bat saritzeko. Horiek, hurrenez-hurren, 100 eta 25 euroko saria jasoko dute.
Publikoari dagokionez, sarrera doakoa da areto nagusia bete arte. Ateak 18:15ean irekiko dira.