Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Basauri Plazara 2026: «Alonso, ezinezko mandatuen mezularia»

junio 20

Garrantzi handiko gutuna abian da baina hartzaile zehatzik ez; nabigazio-sistema izorratu berri da eta Alonso jendez gainezka dagoen plaza erdian ageri da. Erlojupeko lasterketa bat hasiko da munduan zehar: Afrikatik Indiaraino, Mendebalde Urrunetik Parisera, hartzaile misteriotsu baten bila. Anek, publikoak eta gutunak berak (hitz egiten du!) Alonsori enigma konpontzen lagunduko diote… Zentralaren dronak lehenago aparretan blaitzen ez badu.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Izpiñe Soto
  • Zuzendaritza: Izpiñe Soto
  • Musika: David Sánchez, Ibon Aguirre
  • Eszenografia: Oscar de Paz
  • Koreografia: Mar García
  • Jantziak: Angel Amor
  • Antzezleak: Aroa Blanco, Iñaki Aginaga, Alex Antúnez

Local

Pozokoetxe (trenbide multzoa)
Basauri, Bizkaia 015 España