
Aurten, Basauri Koral Elkarteak 80. urteurrena ospatzen du. 75 urte bete zituztenean pandemia betean geundenez, ezin izan zuten merezi bezala egin. Hori dela eta, aurtengo BATak (Basauriko Ahots-musika Topaketak) herriko abesbatzak lehenetsiko ditu.
Aurtengo kontzertuak abesbatza hauen eskutik etorriko dira: Piloñesa Abesbatza (Asturias), Zirzira, Soinu Bidea (Basauri), eta Basauri Koral Elkartea, Ugaoko Sarea Abesbatza, hari-musikari, gitarra, piano, flauta eta Biarte Dantza Eskolarekin batera.
Lau kontzertuetatik hiru San Pedro elizan izango dira, eta Basauri Koral Elkartearena, berriz, Social Antzokian. Denak doakoak izango dira.
KONTZERTUAK: DATA, ORDUA ETA LEKUA
Coral Polifónica Piloñesa (Asturias)
Maiatzak 9 de mayo – Larunbata
19:30 – San Pedro – Doakoa
Soinu Bidea (Basauri)
Maiatzak 15 – Ostirala
20:00 – San Pedro – Doakoa
Zirzira Ahots Taldea (Basauri)
Maiatzak 17 – Igandea
19:00 – San Pedro – Doakoa
Basauri Koral Elkartea
Ugaoko Sarea Abesbatza
Maiatzak 23 (Sábado)
19:30 – Social Antzokia – (doako sarrera leihatilan edo Basauri Koral Elkartearekin harremanetan jarriz gero.)
Musikariak: Hari-laukotea
Biolina: Almudena Martinez Pérez
Biolina: Izaskun Payas Arrizabalaga
Biola: Rosa Gutierrez Torre
Cello: Jone Miren Elorduy Pérez
Pianista: Alberto Garayo
Flautista: Iraide Bilbao
Gitarrista: Eneko Martínez
Perkusioa: Axular Bahillo
Baxua: Fito Aguado
Zuzendaria: José Angel Robles