Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Basoa»

febrero 7, 2026

Txotxongilo ikuskizuna. Uxue kezkaturik dago, bere amonatxoa itzaltzear baitago. Basoaren sakontasunean murgildu nahi du, bertan bizi diren izaki magikoen bila. Ziur dago haietako batek lagundu diezaiokeela. Bere amaren aginduei kasurik egin gabe, Uxuek etxetik alde egiten du. Basoan sartzen doan heinean, natura geroz eta misteriotsuagoa izango da, bertan topatuko dituen pertsonaiak magikoagoak eta haiengandik jasoko dituen irakaspenak sakonagoak.

Naturan, zuhaitzetan, euskal basoetan edota Amazoniako ohianean gure arbasoen irakaskuntzak aurki ditzakegu. Uxuek gure basoetan bizi diren izaki mitologikoengan jartzen du bere konfidantza, egoera zail bati aurre egiteko. Modu berean, Amazonian arbasoen jakituria eta etorkizuna begiratzeko modu arkaiko bat topa daiteke, non iraganak eta datorrenak eskua ematen duten.

Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketarekin lotutako familientzako jarduera Teatro Firuleteren eskutik.

Adin guztiko haurrentzat.

Detalles

Fecha:
febrero 7, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/02/07/basoa/webkklik00-detalle/eu/

Local

San Telmo Museoa – (Eliza)
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España