Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Basque Dok Festival 2025

octubre 22 - octubre 25

BASQUE DOK FESTIVAL – BDF-EKIN 2025 jaialdiaren seigarren edizioa erreferente bihurtu da argazkigintzaren eta ikusizko arteen esparruan. Aurten, 2025eko urriaren 22tik 25era izango da, Bilboko La Perrera Espazioan. KULTURBEGI Kooperatibak antolatuta, jaialdiak espazio ireki eta plurala izatea proposatzen du aurten, non tokiko, estatuko eta nazioarteko komunitateen historiak protagonista izango diren eta elkarrizketarako, herritarren partaidetzarako eta euskal lurraldea osatzen duten identitate anitzen adierazpenerako motor izango diren.

Programazioan hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, erakusketak eta musika-ekitaldiak izango dira, ikuspegi berezia emanez gazteriari eta kultura bisualaren bidez gizartea aldatzeko prozesuei. Hizlari eta artista nabarmenen artean, hainbat herrialdetako aktibista, argazkilari, artista bisual, rap abeslari eta sortzaile digitalek parte hartuko dute, eta kultur aniztasuna, migrazioa, justizia soziala eta ikus-entzunezko narratiba berriak bezalako gaiak jorratuko dituzte.

Aurtengo edizioko jaialdiak, euskal talentua eta talentu gaztea ikusaraztea eta sustatzea du helburu, eta gizarte-partaidetzaren aldeko apustua ere egingo du, kulturartekotasuna eta komunitatean barne hartzea indartzeko lankidetza-jardueren, erakusketen eta eztabaiden bidez.

Agenda:
 
• Urriaren 22an, asteazkena: Ate irekiera UPV/EHUn «Eraldatzeko begiratu» hitzaldiarekin, Maider Oleaga (euskal zuzendari eta gidoilaria), Niko Vázquez (ikus-entzunezko sortzailea) eta Santi Palacios (argazkilaria) lagun. Esther Saugga moderatzailearekin (kazetaria, EHUko ikaslea eta Kamanga Influencers Club-eko sortzailea) eta narratiba grafikoari eta sorkuntza bisualari buruzko eztabaida.

• Urriaren 23an, osteguna: Fabro Tranchida eta Eneko Caos artisten «Los Enfants» erakusketaren inaugurazioa, eta Arkaitz Sáezen, Arkameyers bikote artistikoaren, Sergio Monederoren (argazkilari) eta Blackkamarako ikasleen proiektuen aurkezpenak. 18:00etatik aurrera Blackkamera argazki eskolan.

 Urriaren 24an, ostirala: Sortzaileen topaketa, Quinndy Akeju (ikertzailea, dantzaria eta arrazakeriaren aurkako aktibista), Alejandra Bueno (artista bisuala), Jordi Jon (argazkilari dokumental katalana, BBK 2025 saria) «Artea eta Erresistentzia: gorputzak, lurraldeak eta memoria” gaiaren inguruan; Ondoren, horma-Irudi kolektibo baten sorrera Imaginautak eskutik eta Etorkizuna Musikatanen musika-emanaldia. Amaitzeko, La Perrerako Konekta aretoan Shaima Muhammad Ali artista palestinarra izango da (Moving Artist). 21:00etan aldiz, BIRA Kulturgunera joango gara gure»After narratiboan” bat egiteko, Zazpikaleetan, Alde Zaharrean. Eta hantxe bertan, 21:45etan, BSRT Kolektiv musika taldearen emanaldiaz gozatzen egongo gara.

• Urriaren 25an, larunbata: azken jardunaldiak «Irudia, aktibismoa eta sorkuntza: lehian dagoen orainaldi baterako lengoaiak» izango du ardatz. Bertan, Lova Lois (poeta, rap abeslaria eta argazkilaria), Fabro Tranchida artista + Eneko Caos argazkilaria, La Furia (abeslaria, konpositorea eta gizarte-hezitzailea) eta beste ezustekoren bat ere izango ditugu. Goizari amaiera emateko, Inkoherenteren tailerra egingo da «Minimalismo Sortzailea» gaitzat hartuta.

Amaitzeko, arratsalde berezia izango dugu Imaginautak eta Jaiorekin. «Zure begiradaren kolorea» tailerrarekin hasi, gorabidean diren artista gazteen lan hautatuen aurkezpenekin segituz eta Trigger biolontxelo jotzaile eta soinu-sortzailearen musika emanaldiarekin amaituz.

Jaialdiak kultur elkarrizketa sustatzeko konpromisoarekin jarraitzen du, eta sormenerako, parte-hartze sozialerako eta gazteen talentua ikusarazteko plataforma gisa duen eginkizuna indartzen du, i kultur bisual garaikidearen esparruan.

Local

Irungo Liburutegia (Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea – CBA) – (IRUN ZUZENEAN Aretoa)
San Juan Arria plaza
Irun, Gipuzkoa 045 España