Hamar panelez osatuta dago erakusketa eta hainbat gai edo esparru jorratzen ditu: bidaia, lana, familia, emakumeak, aisialdia… guztiak batuta, Euskal Herritik Australiara joandakoen historia osatzen dute. Bizipen pertsonalez gain, historia oso bat islatzen du erakusketak eta bertan ageri diren pertsonen bizipenak ere. Azken finean, irudi bakoitzak Australiara emigratu zuten gizon eta emakumeen historia amankomuna eta, aldi berean, pribatua adierazten du, tartean hainbat zornotzarrena. Bizitza baten zatiak. Ibilaldi bizia, emozionala eta hunkigarria dozenaka argazkiren bidez.