Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bastidako Kale Antzerkia 2025: «Harreman»

agosto 23

Bastidako Kale Antzerkia 2025 jaialdiaren barruan.

Harreman Zirkozaurre konpainiaren ikuskizuna da, zirkua eta euskal musika tradizionala elkartzen dituena, itxura desberdineko bi mundu, baina gauza asko partekatzen dituztenak.

Harreman sustraietatik, identitatetik bidaia bat da. Ibilbide honetan, zirkuko teknikak berrasmatu egiten dira, gure melodia ezagunenekin besarkatzeko eta eszena emozioz eta konplizitatez betetzeko.

Ikuskizuna hastear dago eta harritu egin nahi zaitugu. Gure musikariek beren errepertorio entretenigarriko akordeak afinatzen dituzte. Taldeko gainerakoek koreografia guztiak buruz errepasatzen dituzte. Malabareen txanda da: pilotena eta mazoena.

Dantzena: euskaldunak eta garaikideak. Proposamen berezi honekin taldean gozatzeko garaia da.

Harreman. Hartu y eman. Partekatu. Harremanak izatea. Oroimena atzera bota eta, aldi berean, aurrera begiratu eta amain eman.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: sorkuntza kolektiboa
  • Koreografia: Jorge Silvestre eta Gorka Pereira
  • Zuzendaritza: Jorge Silvestre eta Gorka Pereira
  • Jantzien diseinua: Betitxe Saitua
  • Argiztapen diseinua: Asier Calahorro
  • Eszenografiaren diseinua: Gorka Pereira
  • Musika: hainbat egile
  • Zirku-artistak | dantza | musikariak: Gorka Pereira (malabarak), Imano Suso (malabarak, euskal dantzak), Javier González (malabarak), Mar García (malabarak, dantza garaikidea), Gotzon Goirigolzarri (trikitixa, txirula, gitarra), Ibabe Beristain (txistua, euskal dantzak), Diego Riveros (perkusioak, kaxoia)

 

Local

Gallarta – Eusko Gudariak Plaza
Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Bizkaia 002 España