
Dantza eta arte plastikoak uztartzen dituen ikuskizun ikusgarria. Ekintza perfomatibo honen bidez, fluxus mugimenduaren moduan, euskal dantzaren praktika artistikoa arte plastiko eta grafikoarekin bateratzen da. Dantzariek mihise zuri baten gainean dantza egin eta sortutako keinuaren eta aztarnaren bidez mihisea lohituko dute. Hasiera batean ekintza kontzeptuala baino ez dena fisikoki gorpurtz-prozesua eta memoria kolektibo baten emaitza dela ikusiko da. Memoria hori ikusleek mihisearen gainazalari buruz egindako erregistroaren eta ikusizko kontakizunaren bidez asimilatu, ezagutu eta barneratuko dute.
Fitxa artistikoa