Metal progresibo modernoaren baxu-jotzaile garrantzitsuenetakotzat jotzen da Linus Klausenitzer, eta bere esperientzia eta ezagutza zabala dakar, apirilaren 5ean eskainiko duen klase magistralean, bere karrera markatu duten teknika aurreratu eta sekretuak partekatuz, Donostia Prog-Tech Metal Fest jaialdiaren barruan.
Maisu handiengandik ikasteko eta egungo eszena progresibo eta teknikoko talde garrantzitsuenetako batzuen emanaldi ahaztezinez gozatzeko aukera paregabea.
Parte-hartzaileak: 16 urtetik gorakoak.
Hizkuntza: Ingelesa.
Izen-ematea: Martxoaren 5etik apirilaren 4ra (20:00). 943 35 11 49 edo casareskulturetxea@donostia.eus.