Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

BBK Live 2025 (Herrian): Abanto Zierbena

mayo 17

Bilbao BBK Live jaialdiaren atarikoak bizkaitar lurraldean barrena izango dira ostera ere, Herrian ekimenaren aurtengo edizioan jaialdiaren muina herrietara eramanda. Ekimena erakunde hauen arteko elkarlanari esker gauzatu ahal izan da: BBK Banku Fundazioa, Kreatibo Industriak Fundazioa eta Abanto Zierbenako Udala; bestalde, ezinbestekoa izan da Petronor etxearen laguntza ere.

Herrian ekimenaren bitartez zuzeneko musika guztiontzat eskura egon dadin sustatu nahi da eta, inpaktua dakarren funtsezko ondasun den aldetik, baita proiektuak kulturarekin duen konpromisoa berrestea ere.

Abanto Zierbenako kaleak musikaz beteko dira zapatuan, guztiontzako moduko programazioa antolatu baita, doan, 13:00etatik gaueko 23:00ak arte. Herrian programazioa bi agertokitan banatuko da: Blasco Ibañez parkean eta Eusko Gudariak plazan. Hasteko, Amona Molona proiektuaren ikuskizun ludikoa izango da ikusgai, belaunaldiarteko publikoari zuzenduta; horren ondoren, Los Niños Jesús, Jordi Évole kazetaria buru duen bertsio-taldea. Confeti de Odio taldearen pop malenkoniatsuaren txanda izango da gero, Galernaren rock alternatiboa, eta ironia eta punk jarrera uztartzen dituen Las Petunias. Arratsalde partean, egunerokotasuneko pop emozionala eskainiko du Jimena Amarillok, eta jarraian Aimarz izango dugu, new pop euskaldunaren promesa berria. Eguna amaitzeko, Amatria artistak elektronika eta pop dantzagarria nahastua sortzen dituen doinuak ezagutzeko aukera izango dugu; The Soulers taldearen soul eta rock and roll klasikoarekin jarraituko
dugu; eta Ben Yart karismatikoarekin bukatuko dugu, rap sailkaezin eta bizi-biziarekin.

Herrian ekimenak jasangarritasunaren eta inklusioaren alde egiten jarraitzen du, eta ingurumenarekiko arduraz jokatzen duen eta herritar guztientzat irisgarria den ekitaldia prestatzen dugu. Ekitaldira hurbiltzen direnek Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerak prezio berezi esklusiboan erosteko aukera izango dute Abanto Zierbenako Herrian.

Bilbao BBK Live jaialdira garamatzan ibilbide honetako hurrengo geldialdia Zornotza Herrian izango da, datorren larunbatean, maiatzak 24.

 

Local

Komentukalea Kalea, 10, 48200 Durango, Bizkaia
Durango, Bizkaia 027 España