Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

BBK Live 2026 (HIRIAN): Zorrotza

junio 6

BBK Live 2026 jaialdiaren barruan.

Hirian ekimena ekainaren 6an, larunbata, izango da Zorrotzan, musika eta kultura auzoko kaleetara eramanez, eta hurrengo egunean, ekainaren 7an, igandea, Mendian ekimenaren lehen edizioa izango da Kobetamendin, musika, natura eta sorkuntza partekatua lotzen dituen proposamen berri batekin.

Hirian: musika bazter guztietan

Ekainaren 6an, larunbata, Zorrotza aire zabaleko agertoki handi bihurtuko da, eta hamabost kontzertu baino gehiago izango dira lau agertokitan banatuta: tren-geltokiaren ondoko plazan, Zorrotzako frontoian, Azoka plazan eta Zorrotzako Kantxan.

13:30etan hasi eta 22:00ak arte, Hirian kontzertuen programazioa Faennaren zuzeneko raparekin hasiko da. Arratsalde erdian, Australian Blonde taldearen indie atenporala izango da entzungai, No Quieroren benetakotasuna, baita Xaviboren eklektizismoa ere. Jarraian, Betto Snay polifazetikoak, Juantxo Skalari & La Rude Band taldearen ska erritmoko aldarrikapenek eta Dav’ Kingstonen musika eguzkitsuak beteko dituzte Zorrotzako kaleak.

Geroago, Marwánen sentsibilitatea, Suzeteren R&B sentsuala eta afropopa, White Covenen revivalismoa eta Laazaren proposamen pintoreskoa iritsiko dira. Eguzkia sartzearekin batera, dibertsioa ziurtatuta egongo da Samantha Hudson artistarekin eta Buhos taldearen jai-giroarekin. 22:00etan, Colectivo Da Silvaren freskotasun udatiarrak emango dio amaiera oinarrizko kultura eta auzo-nortasuna aldarrikatzen dituen egunari.

Aldi berean, festa osatzeko, beste agertoki batean DJ saioak izango dira, eta bertan arituko dira Bihotza eta bere elektronika soziala 15:00etan, Inés Hernand polifazetikoa 17:00etan, Daniless nahastezina 18:30ean eta Amaia Yaniz gaztea 21:00etan.

HIRIAN (Sarrera doan)

Zorrotza
2026ko ekainaren 6a, larunbata

1. AGERTOKIA
13:30 FAENNA
15:30 XAVIBO
17:30 DAV’ KINGSTON
19:30 WHITE COVEN
21:30 BUHOS

2. AGERTOKIA
14:30 NO QUIERO
16:30 JUANTXO SKALARI & LA RUDE BAND
18:30 SUZETE
20:30 SAMANTHA HUDSON
22:00 COLECTIVO DA SILVA

3. AGERTOKIA
14:00 AUSTRALIAN BLONDE
16:00 BETTO SNAY
18:00 MARWÁN
20:00 LAAZA
22:00 AMAIA YANIZ

4. AGERTOKIA
15:00 BIHOTZA
17:00 INÉS HERNAND
18:30 DANILESS
21:00 AMAIA YANIZ

Mendian: natura agertoki bihurtzen denean

Ekainaren 7an, igandea, 20. urteurrenaren ospakizuna Kobetamendira igoko da Mendian estreinatzeko, edizio honetako apustu berritzaileena. 12:30etik 21:30era, jaialdiarekin lotura bereizezina duen kokagune hori auditorio natural bihurtuko da hiru agertoki tematikorekin: Zaborra, Komedia eta Orkestra. Kokapena dela eta, antolakuntzatik garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dute, guztiontzat errazagoa izan dadin bertara iristea eta ingurumen-inpaktua murrizte aldera.

12:30ean hasi eta 20:30era bitarte, Zaborra gunean sormena eta jasangarritasuna uztartuko dira, eta zaborrez, jostailuz eta berrerabilitako materialez egindako instrumentuekin interpretatuko dute musika. Belgikatik, zaborra erritmo bihurtzen duen Trashbeatz proposamenak emango dio hasiera 12:30ean. Gero, The Wackids hiruko frantsesak rock doinu klasikoak berrinterpretatuko ditu jostailuzko instrumentuekin, 14:30ean. 16:30ean Cateurako Birziklatuen Orkestraren txanda izango
da, eta Paraguaiko taldeak zaborrez egindako instrumentuekin musika sortuz egiten die aurre zaurgarritasunari eta gizarte-bazterketari. Agertoki horretako azken proposamena 20:30ean hasiko da: Fungistanbul, espero ez diren objektuekin soinuzko iruditeria hedatzen duen proposamen turkiarra.

Umoreari eskainitako Komedia agertokian barrea katalizatzaile eta hizkuntza unibertsal izango da, 15:45etik 19:45era bitarte, Grison, Rakel Molina eta Valeria Rosen proposamen lotsagabe eta ironikoekin.

Orkestra agertokian musika klasikoa auditorioetatik at entzuteko aukera izango da, mendi-mendian. 13:30ean eta 18:30ean, Suakai Philharmonic orkestrak bi pase eskainiko ditu Barrokotik gaur egunera arteko bidaia sinfoniko interaktibo batean; familia osoarentzako moduko esperientzia izango da, mendian eta instrumentuen artean ibiltzearekin batera musika sinfonikoa ezagutzeko aukera izanik.

Mendian ekimenaren baitan, IRTEERAk San Mamesetik Kobetamendira oinez egingo den igoera kolektiboa proposatuko du, jaialdira modu jasangarriago eta alaiago batean iristeko pentsatua. Irteerak txaranga batek lagunduta egingo dira lehen zatian, eta 12:00etan, 13:00etan, 14:00etan eta 15:00etan abiatuko dira, Athleticen denda ofizialaren ondoan kokatutako irteera-gunetik. Parte-hartzaileek bertan oinez igo direla egiaztatuko duen zigilu bereizgarri bat jasoko dute. Behin jaialdiaren barruan, zigilu hori BBK Fundazioaren BBK Klima gunean aurkeztu ahal izango dute, pizgarri eta sari bereziak eskuratzeko. Ingurunearekin berriro konektatzeko eta jaialdira oinez, komunitatean eta musikaren erritmoan iristeko gonbidapena da.

Ekainean, Bilbao BBK Live jaialdiaren 20. urteurrena ospatzen jarraituko du Bilbok, uztailaren 9an, 10ean eta 11n Kobetamendin izango den jaialdi nagusia baino lehen. Gainera, Hirian Zorrotza ekitaldira hurbiltzen direnek Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerak prezio berezi esklusiboan erosteko aukera izango dute, hain zuzen ere, Jberria tabernan (Zorrozgoiti bidea 15). Mendian ekimenean ere egongo dira sarrerak salgai, Kobetamendin.

MENDIAN (Sarrera doan)

Kobetamendi
2026ko ekainaren 7a, igandea

ORKESTRA
13:30 SUAKAI PHILHARMONIC (1. PASEA)
18:30 SUAKAI PHILHARMONIC (2. PASEA)

ZABORRA
12:30 TRASHBEATZ
14:30 THE WACKIDS
16:30 CATEURA-KO BIRZIKLATUEN ORKESTRA
20:30 FUNGISTANBUL

KOMEDIA
15:45 GRISON
17:45 RAKEL MOLINA
19:45 VALERIA ROS

Local

Zorrotza auzoa. La Luna tabernatik hasita
Bilbao, Bizkaia 020 España