
Londresen bizi den artista aramaioarra da. Musika Modernoaren Interpretazioko gradua eta Jazz Kantuko masterra ikasi zituen Guildhall School of Music & Drama kontserbatorio ospetsuan. 2023an hautatua izan zen bere musika EFG London Jazz Festival jaialdian aurkezteko, eta jaialdi berean Ari Hoenigen kontzertua ireki zuen Milton Court Concert Hall aretoan. Estatu-mailako zein nazioarteko jaialdietan parte hartzeaz gain —hala nola Atlantikaldia; High Tide Festival jaialdiko Jazz Stage; eta Ronnie Scott’s Jazz Club, Pizza Express Jazz Club eta 606 Club areto ikonikoak—, elkarlanean aritzen da Fernando Velázquez konpositorearekin, antzezlan eta filmentzako soinu-banden ahotsak grabatzen.
Horrez gain, Judit Neddermannen Artean diskoan parte hartu du, Idoia Asurmendi, Izaro Andrés, Maren eta Olatz Salvador artistekin batera.