Euskararen Egunaren biharamunean, abenduaren 4an, galdera horiek eta antzeko beste batzuk landuko ditu Beatriz Egizabalen bakarrizketak. Euskara Mahaiak antolatu du: «Gure ‘ohiturez'» kontzientzia hartzea ezinbestekoa delako aldaketak egiteko. Eta zer hobeto gure buruaz barre egitea baino?». Arratsaldeko 18:00etan izango da, Sanagustin Kulturgunean. Sarrera doan izango da.