Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«¡BE!CLUB PRESENTA: ARIMA SOUL TOUR GAUA, VIERNES 9 DE MAYO»

mayo 9

«ARIMA SOUL 2020an Zarautzen jaiotako musika proiektua da, Mikel Unzurrunzaga Schmitz, artistikoki Makala edo DJ Makala bezala ezaguna, eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Bere proposamenak Soul, R&B, Funk eta Jazz-Groove estiloak uztartzen ditu. Bere errepertorioan batez ere euskaraz abestutako konposizio propioak daude, baina baita Marie «Queenie» Lyons, Gil Scott-Heron eta beste artista batzuen bertsioak ere.

Lidia gaztearen ahots-talentu handia eta Mikel Makalaren esperientzia eta musika-ezagutza uztartuz, ARIMA SOULek, lehen bost urte hauetan, EP bat, hainbat single eta estudioko disko luze bat kaleratu ditu, Elkar Musika, Vinilos Enlace Funk eta Orrua Diskak diskoetxeen bitartez.

Denbora honetan, ARIMA SOULek eszenako hainbat musikari ezagunen laguntza izan du eta du, besteak beste, Paul San Martín, Jokin Vitoria, Gorka Gaztanbide, Hilario Rodeiro, Gonzalo Encinal, Andrés Navascues, Antxon Sarasua eta Martin Asarian; Egitasmoaren grabazioetan eta zuzeneko emanaldietan parte hartuz. Orain arte, 60 kontzertu baino gehiago eskeini dute, euskal geografian eta Espainiako hainbat hiritan.

2022 urtearen amaieran ARIMA SOUL «Girando Por Salas – GPS # 13» ekimenean parte hartzeko hautatuak dira, aukeratu gutxien artean euskal talde bakarra izanez. Lorpen honi esker, 2023an estatu mailako lehen bira egiten dute, beraien musika Espainako hainbat hirietara eramanez.

Madrilgo musika beltzean espezializatua den Enlace Funk aldizkariak, bi aldiz izendatu du ARIMA SOUL, lehenik”Talde Berri Onena» Enlace Funk 2020 sarietan, eta beranduago Lidia Insausti «Abeslari Onena» 2023ko Enlace Funk sarietan.

2025aren udaberrian, ARIMA SOUL taldeak «Gaua» izeneko estudioko bigarren diskoa argitaratuko du, Lalo López (Fundación Tony Manero) musikari kataluniar oparoak ekoitzia, Iosu Gonzálezek eta Oihan Lizasok Zarauzko Noisestudioan grabatua, Miguelito Superstarrek Bartzelonako Nación Funk Estudioan nahastua eta Jon Caffery soinu-ingeniari britainiarrak masterizatua (Joy Division, Einstürzende Neubauten, Jingo De Lunch,…) The Old Wineryn (Bruttig-Fankel, Alemania).

ARIMA SOUL-en lan berri hau, Madrilgo Subterfuge Records diskoetxe ezagunaren «Música Para Un Guateque Sideral» bilduma barnean argitaratuko dena, Lide Hernando «Bele» abeslariaren, Bilboko The Cherry Boppers taldearen haize-sekzioaren pare musikari, Mikel Piris “Mihailovic” eta Urtzi Martin, eta Bartzelonako Nación Funk faktoriako hainbat musikari, hala nola Marc Beinages, Paco Manzanares «Mantecao» eta Lalo López beraren kolaborazio bereziak biltzen dira. Arte eta diseinu grafikoa Bartzelonako Txarly Brown-en lana da.»

Local

¡Be! Club – (¡BE CLUB!)
Paseo Salamanca, 3
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España