Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

BEGIHANDI #55 Bilbao

abril 28

Apirilaren 28an, sormenezko inspirazioz beteriko topagune ireki, doako eta giro infolmaleko honen 55. edizioa egingo da. Oraingo honetan, aukeratutako hiru profilek eta murgiltze-esperientziak ekarriko dituzte, autoedizioaren, fanzinearen eta zeramikaren mundu analogikotik pasatuz, eta testuinguru digital batean alderdi teknikoa eta artistikoa eta librea uztartzen dituzten proiektuetaraino.

Zehazki, hauek hartuko dute parte:

  • Raquel Durán – GHEADA, murgiltze-entretenimenduan, ikus-arteetan eta eduki originalen sorkuntzan espezializatutako arte-estudioa. Musika jaialdietan, antzerkian, bideo-mappingean, artean, dokumentaletan, publizitatean eta hamaika formatutan lan egin dute.
  • Srta Antonia, Paula G. Casado izenez ere ezaguna, ilustratzailea eta sortzailea da, eta hainbat euskarritan lan egiten du, zeramika barne. Betunen parte da, Bilboko autoedizioko kolektiboa.
  • Josu Ávila, diseinatzaile grafiko gaztea, alderdi teknikoa eta sortzaileena uztartzen dituena proiektuei modu integral eta malguan ekiteko.

19:00etatik 21:00etara izango da hitzordua, BBK Kunako Ganbara aretoan (Urazurrutia Kalea, 3, Ibaiondo). Eman izena hemen!

EIDEko bazkide Workoholics-ek diseinatu du kartela, eta 2026an BEGIHANDIren irudiaren ardura izan du.

Local

BBK Kuna – (Parroquia San Vicente Mártir)
Urazurrutia Kalea 3
Bilbao, Bizkaia 020 España