Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Begirada feminista. Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan» 2025

noviembre 15 - noviembre 16

Arte Ederren Bilboko Museoak eta Artium-Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren laguntzarekin, Begirada feminista. Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroaren hamalaugarren edizioa antolatu dute. 

Xabier Arakistain arte-komisarioak eta Lourdes Méndez gizarte-antropologiako katedradunak zuzenduko dute ikastaroa, eta hainbat herrialde, diziplina eta belaunalditako profesionalak bilduko dira, ikuspegi feministetatik emakumeek eta euren lanek artearen alorrean duten lekuari buruz hausnartzeko. Ikuspegi feministen arabera, sexuen arteko ezberdintasunak arlo soziala, begirada, hizkera, artearen eremua eta bere erakundeak egituratzen ditu, eta dimentsio ekonomiko, politiko eta estetikoak antolatuz jardueraeremu guztietan eta horietan jarduten duten subjektu guztiei eragiten die.

Artearen eremua eta bere agenteak –gaur egungo gizartearen sexu, etnia eta klaseari dagozkion harreman sozialak ahaztu gabe– aztertzen baditugu, aipatutako ikuspegiek agerian uzten dituzte artean oraindik dauden ezberdintasun estrukturalak, eta horren ondorio nagusien berri ematen dute.

  • Antolatzaileak: Artium-Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa eta Bilbao Museoa.
  • Kolaboratzaileak: BBK Banku Fundazioa eta Bizkaiko Foru Aldundia (Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko Saila).
  • Norentzat: Arrunta eta Museoaren lagunak.
  • Plazak: 420.
  • Lekua: Bizkaia Aretoa-UPV/EHU. Abandoibarra etorbidea, 3, Bilbo.
  • Prezioa: Orokorra | Doako jarduera.

EGITARAUA

Larunbata 15

10:00etan
Harrera. Materiala entregatzea

10:30ean
Ongietorria

11:00etan
Síguele la pista a la pasta y no pierdas de vista los sesgos! Feminismo y arte contemporáneo en el País Vasco
Xabier Arakistain | Arte komisarioA

12:00etan
Atsedena

12:30ean
Las palabras me fallan
Itziar Okariz | Artista

16:00etan
The Wounded Diva: The figure of Hysteria and the female body in modern and postwar avantgarde art *
Silvia Eiblmayr | Artearen historialaria

17:00etan
25 Years Later. What Feminist Revolution? *
Connie Butler | MoMA PS1eko zuzendaria

18:00etan
Atsedena

18:30ean
How to Build a Mountain
Inside out / Outside in *
Sutapa Biswas | Artista

Igandea 16

10:00etan
Feminist curating as political praxis:
Reframing 1970s Italian art *
Raffaella Perna | Irakasle elkartua Erromako La Sapienza Unibertsitatean

11:00etan
Hebras y urdimbre. Relatos ecofeministas y narrativas curatoriales
Blanca de la Torre | IVAMeko zuzendaria

12:00etan
Atsedena

12:30ean
Elkarrizketa *
Su Richardson | Artista, arte feminista britainiarraren aitzindaria
Hilary Robinson | Feminismo, Arte eta Teoria irakaslea Loughborougheko Unibertsitateko Gizarte Zientzien eta Humanitateen Eskolan

13:30ean
Itxiera

* Aldi bereko itzulpena gaztelaniara.

Izen-ematea

Local

EHUkultura Bizkaia (Bizkaia Aretoa)
Avenida Abandoibarra, 3
Bilbao, Bizkaia 020 España