Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Behatokia: «Ekitaldiarteko istorioak»

octubre 17, 2024 - noviembre 28, 2024

Behatokia egitarauak, oraingoan, Ekitaldiartea erakusketaren narratibei erreparatuko die. Zer paper izan zuten Hermes aldizkariak eta Euskal Artisten Elkarteak, nazioarteko joerak asimilatzeko? Nola joan zen egituratzen museoaren bilduma? Zer neurritan izan zen erabakigarria 1919ko Nazioarteko Pintura eta Eskultura Erakusketa? Eta Juan de la Encina kritikaria? Nola egin zen museoko artelanen ebakuazioa Gerra Zibilean? Zer kartografia sortu zen euskal artista asko erbesteratzearen ondorioz? Galdera horien erantzuna sei saiotan emango da, espezialista hauen eskutik: Miriam Alzuri, Mikel Onandia, Pilar Mur, Sergio Rubira, Francisco Javier Muñoz eta Marina G. López.

Urriaren 17tik azaroaren 28ra. Ostegunetan, 18:00etan.
Informazio gehiago eta izen-ematea, hemen.

Dagoeneko zabalik dago egitarau osorako izen-ematea.
Urriaren 17tik aurrera, banakako saioetarako izen-ematea zabalduko da.

Prezioa:

Ikastaro osoa
-Lagunak: 20 €
-Publiko orokorra: 30 €

Saio solteetarako izen-ematea (urriaren 17tik aurrera)
-Lagunak: 5 €
-Publiko orokorra: 8 €

Detalles

Comienza:
octubre 17, 2024
Finaliza:
noviembre 28, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/10/17/behatokia-ekitaldiarteko-istorioak-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Bilboko Arte Eder Museoa
Museo Plaza, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España