Laukotea, 90eko hamarkadako indie rocka edo post-punka elementu elektronikoekin trebetasunez nahasten duena. Soinu ilunak eta indartsuak, istorioak kontatzen dituzten letrak, kideen jarrera energetikoa eta zuzeneko potenteak dira banda honen ezaugarri nagusiak. Taldea honako hauek osatzen dute: Ane Barrenetxea (ahotsa), Janire López (baxua), Julen Gilbert (gitarra) eta Esteban Gaviria (bateria).