
Beldurrak hitza hartzen duenean
Literaturaren eta politikaren arteko harremanaz eta kulturak errealitatea eraldatzeko duen gaitasunaz mintzatuko dira gonbidatuak, ultraeskuinaren areagotzeak mehatxatutako mundu baten testuinguruan.
Kirmen Uribe euskal idazlea da. Batez ere poesia eta nobela landu ditu, formaz berritzailea eta ikuspuntu humanista nabarmena dituen obra batekin. Gaur egun, New Yorkeko Unibertsitatean literatura eskolak ematen ditu, eta handik bertatik astero podcast bat bidaltzen du Berria egunkarira.
Hasier Arraiz politikaria eta saiogilea da.
Esther Eizagirre Nazioarteko Harremanetan graduatu zen, teoria politiko feministan espezializatuz. Nazioarteko ingurumen etika, ekofeminismoa eta praxi utopikoa izan ditu aztergai, besteak beste. Gaur egun, Zumaiako Emakumeon* Etxeko dinamizatzailea da.