
2026ko Beltza Weekend jaialdia irailaren 3tik 5era bitartean ospatuko da.
Jaialdiaren kartelak argi uzten ditu 2026rako asmoak: nazioarteko musika taldeen kalitatea, jai-giroa eta indar handiko zuzenekoak.
VIII. edizio honetan maila handiko kartela egongo da. Programazioaren buru izango da Steffen Morrison, Surinamen jaiotako eta Herbehereetan bizi den artista karismatikoa; harekin batera Principles Of Joy talde kementsua arituko da, Parisetik etorria, eta Doctor Velvet talde elektrizagarria, Amsterdametik iritsi berriak. Talde nazionalen aldetik kalitate handiko proposamenak ekarriko ditu: Iruñeko Gregario de Luxe, Bartzelonako Memi Sillah & The Jeggaes eta Bilbotik etorriko diren The Cherry Boppers & Patricia Recklessen eskutik. Esan beharrekoa da, karteleko sei taldeetatik hiruk emakumeek gidatutakoak direla, honen bidez emakumeen presentzia indartuz.
Kartel honek Soul dotoreenetik R&B sutsuenera egiten du bidaia, Funketik Reggaera eta Rock and rollera igaroz. Honi esker, Beltza Weekend estatuko jaialdi garrantzitsuenetako bat bihurtuko da. Musika beltzaren jarratzaileentzako topagune galtezina izanez.
Bere jaialdi kontzeptuari leial, elkarteak berriro uztartuko ditu doako kontzertuak eta ordainpekoak. Antolatzaileen helburua publikoaren aldetik garaipena lortzea da, eta ekonomian gutxienez berdinketa eskuratzea.
Zentral aretoak ostiralean (4a) eta larunbatean (5a) Soul eta Rhythm & blues musikaren energiak markatutako kontzertu programa jasoko ditu. Kartel honek artista desberdinak bilduko ditu: Steffen Morrison, Principles Of Joy frantziar taldea —Northern Soul, Funk eta Deep Soul nahasten dituena—, Doctor Velvet talde elektrizagarria —Rock and roll eta Rhythm & Blues proposamenarekin—, eta iruñeko Gregario de Luxe, etxean arituko dena bere Soul errepertorioarekin.
Jaialdia kalera ere aterako da, Mesón del Caballo Blanco jatetxeko terrazan egingo diren doako bi kontzerturekin. Irailaren 4an bizkaiko The Cherry Boppers & Patricia Reckless taldeak Funk erritmoekin emango diote hasiera jaialdiari, eta larunbatean kataluniar Memi Sillah & The Jeggaes taldeen txanda izango da, euren Rocksteady eta Early Reggae doinuekin publikoa dantzan jartzeko.
Ohikoa den bezala, Beltza Weekend iruñeko hainbat lokaletan zabalduko da, musika beltzean espezializatutako DJen saio eta festekin, guztiak binilo formatuarekin.
Eszenatokietatik harago joateko duen ohitura jarraituz, Beltza Weekendek kultur programazio zabala antolatuko du aurten ere, bere proposamen musikala aberasteko eta zinema, literatura eta arte plastikoekin loturak sortzeko. Golem zinemekin elkarlanean, abuztuaren 26tik 28ra bitartean, jaialdiak zinema ziklo berezi bat antolatuko du, musika beltzaren unibertsoarekin eta haren testuinguru kulturalarekin lotutako filmekin. Hiru egunez Soul eta R&B osatzen duten istorioak, soinuak eta estetika pantaila handian gozatzeko aukera izango dugu.
Horrez gain, irailaren 2an, programazioa familientzako jarduerekin zabalduko da. Arratsaldeko 18:00etan, Musas & Fusas taldeak ipuin musikatu bat eskainiko du Kondestable Jauregiko areto gotikoan, etxeko txikienei zuzenduta. Musika beltza belaunaldi berriei hurbiltzeko proposamen didaktiko eta sortzailea izango da, doako sarrerarekin.
Bestalde, ohikoa den moduan, Kondestable Jauregiko atarian erakusketa bat izango da. Aurten musika beltzeko 20 Long Plays azal bilduko dira, nafarroako kultur arloko 10 emakumek eta 10 gizonek aukeratutakoak. Erakusketa irailean zehar egongo da ikusgai, Nafarroako Komiki Aretoarekin kointzidituz, musika eta ilustrazioaren arteko lotura interesgarria sortuz.
Eskuragarri dago bi eguneko abonua (ostirala eta larunbata) prezio murriztuan: 50 euro + gastuak, Zentral Aretoko kontzertuetara sartzeko. Halaber, eguneko sarrerak ere eskuratu daitezke (30 euro + gastuak).