Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bernaola Zikloa 2024: «Akusma»

noviembre 16, 2024

2024-2025eko Bernaola Zikloa – Musika Garaikidearen Nazioarteko Zikloaren barne. 

Akusma ikus-entzuleak musika akusmatiko, argi eta soinuzko ikuskizun berezi batean barneratzen ditu. Soinu proiekzioa kontrolatzeko aukera ematen duen kanal anitzeko sonorizazio sistema bati esker, bertaratzen direnak hiru dimentsiotan sortutako muntaia baten barnean sartuko dira. Zentzumenezko proposamen honetan, nazioarteko panoramako konpositore nabarmenen lan akusmatiko hautatuak zabaltzen dira. Egitarauan eskaintzen diren lanek sentsazioen munduari egiten diote so. Gaur egungo teknologia musikal berrienak eskaintzen dituen aukera anitzak arakatzeko lan elektroakustikoak.

Akusma soinu berriak ezagutzeko aukera ematen duen kontzertua da, eta soinu berri horiek nondik datozen ikusi gabe entzuten dugu. Soinuak espazioan duen proiekzioa kontrolatzea ahalbidetzen duen kanal anitzeko sistema baten eta argi sistema inguratzaile baten bidez, entzuleak hiru dimentsioko esperientzia sentsorialean murgiltzen dira. Soinua eta argia esperimentazioan binomio eta intersekzio gisa, espazioarekin duten harremanean publikoa partaide bihurtzen dute entzute arretatsu eta kontzentratu baten bidez.

Egitaraua: 

Juan José Raposo Martín

“Sounds III (Madrigal)” (*) erabateko estreinaldia

Roxanne Turcotte

“Alibi des voltigeurs”

Epameinondas (Epa) Fassianos

“Memoirs of Japan”

Daria Baiocchi

“OZ”

Adam Stanovi?

“To US.S..S…”

Fitxa artistikoa: 

  • Zuriñe F. Gerenabarrena hedapen elektroakustikoa 
  • Ania Rodríguez sonorizazioa 
  • Ander Sevilla argiztapena 

 

Local

Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa
Konstituzio Plaza, 9
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España