Bernaola 2025-2026 zikloaren barruan.
Konposizioko ikastaro-amaierako kontzertua José Manuel López Lópezekin
Ensemble Sinkrok egitasmo handinahi bat aurkezten du musika klasiko garaikidearen belaunaldi berriari ahotsa emanez. Italiako, Hego Koreako, Argentinako, Kataluniako, Euskal Herriko eta gainerako Espainiako 21 konpositore gazte hautatu izan dira Ensemble Sinkroko musikarien eskutik lan egiteko. Lankidetzako prozesu horrek ez du soilik sorkuntza eta beren obren estreinaldia biltzen, José Manuel Lopez Lopez konpositore ospetsuak zuzendutako tailer intentsibo batean parte hartzea ere aurreikusten du. Musikagileak Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak antolatutako tailerretan parte-hartzaileek tresnek eskaintzen dituzten aukera teknikoak eta adierazpenekoak ikertuko dituzte, sorkuntzarako duten ikuspegia aberastuz. Sinergia horren emaitza Donostian eta Gasteizen emango diren bi kontzertu bakarren bidez gozatu ahalko da.