Bernaola Zikloak programazio berria aurkeztu du maila goreneko artistekin. Guztira 18 kontzertu izango dira; iaz baino 5 gehiago.
Aurten, jaialdiak oraingo soinuak esploratzera gonbidatuko gaitu, proposamen ausart eta askotarikoaren bidez. Gainera, jaialdiak 10 espazio enblematiko agertoki bihurtuko ditu. Gasteizen, Izaskun Arrue Kulturunean, Jesus Guridi kontserbatorioan, Artiumen, Montehermoson eta Jimmy Jazz aretoan izango dira emanaldiak.
Kontzertu guztiak doakoak izango dira.
Musikari dagokionez, diseinatutako programak aukera paregabea eskaintzen du konpositore eta artista ospetsuak eta sorkuntza garaikidearen ahots berriak ezagutzeko.
Hona hemen hitzorduak:
- Urriaren 12an, 19:30ean: Casado y Torre Izaskun Arrue Kulturgunean.
- Urriaren 17an, 19:00etan: Ensemble Sinkro, konposizioko ikastaro-amaierako kontzertua José Manuel López Lópezekin, Musikenen.
- Urriaren 18an, 19:30ean: Ensemble Sinkro, konposizioko ikastaro-amaierako kontzertua José Manuel López Lópezekin, Jesus Guridi musika-kontserbatorioan.
- Urriaren 19an, 19:30ean: Peru Galbeteren ‘Uraren oldea’, Izaskun Arrue Kulturgunean.
- Azaroaren 8an, 19:30ean: Ensemble Kuraia, Jesus Guridi musika-kontserbatorioan.
- Azaroaren 22an, 19:30ean: Ana Buitrago & Zuriñe Benavente, Artium museoan.
- Azaroaren 29an, 19:30ean: WonderSoundLand, Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegi zaharrean.
- Azaroaren 30ean, 19:00etan: Zabala, Montehermoso Kulturunean.
- Abenduaren 4an, 19:30ean: Alfonso García de la Torreren CDaren aurkezpena, musikagileari omenaldia egiteko soinu-instalazioa. Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegi zaharrean.
- Abenduaren 6an, 19:30ean: Akusma, Montehermoso kulturuneko Ur Biltegi Zaharrean.
- Abenduaren 13an, 13:30ean: WonderSoundLand, Andra Mari aretoan (Araia).
- Abenduaren 16an, 19:30ean: Guridi Garaikidea, Jesus Guridi musika-kontserbatorioan.
- Urtarrilaren 10ean, 19:30ean: Ensemble Sinkro, Jesus Guridi musika-kontserbatorioan.
- Urtarrilaren 12an, 19:00etan: Ensemble Sinkro, Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioan.
- Urtarrilaren 18an, 19:00etan: inprobisazio-jardunaldia Lohi Ensemble, Sirius eta Úr-ekin, Jimmy Jazz aretoan.
- Urtarrilaren 31n, 19:00etan: Lohi Ensemble & Lebekie Ahotsak, Urbina Ezako San Juan elizan.
- Otsailaren 1ean, 13:00etan: Lohi Ensemble & Lebekie Ahotsak, Gebarako Jasokundeko Andre Mariaren elizan.
- Otsailaren 14an, 19:30ean: Karin Hellqvist, Jesus Guridi musika-kontserbatorioan.