
KM Kulturuneak antolatutako hizketaldia:
Arestiren etxekoak
(Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurrenean)
Gabriel Arestiren gaurkotasunean oinarrituta, hainbat gaien inguruan solasean arituko dira Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandia, Maite Larburu kantariak lagunduta.
Bernardo Atxagak eta Joseba Sarrionandiak jendaurreko hizketaldia egingo dute. Bi idazleak Gabriel Arestiren izen eta izanera itzuliko dira, bizi ditugun garaiotan hartu duten garrantzia jorratzeko. Atxagarekin eta Sarrionandiarekin batera, haiekin izango da Maite Larburu kantari eta musikaria. Larburuk Arestiren poemak kantatuko ditu, dialogoaren lotura eginez.
Partaideak: Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Maite Larburu.
(Hizkuntza: euskara)