
Golondrinas (Alfaguara, 2026) izeneko bere azken eleberria argitaratu dela-eta, Bernardo Atxaga idazleak hura sorrarazi dion prozesuaz hausnartuko du hitzaldi honetan.
Topaketan, irakurleek aukera izango dute narrazioa osatzen duten geruza ugarietan sakontzeko. Funtsezko hiru unetatik eta hiru pertsonaiatatik abiatutako narrazioa, hain zuzen: José Manuel Ibar Azpiazu, «Urtain» harri-jasotzaile eta boxeolaria, zeinaren azken eraldaketa 1992an hasten den; Guillermo, «banku-bonuen erregea» euskal kostaldean, Urtainen etsai amorratua eta 2017an istripu bat izandakoa; Pedro margolari eta koreografoa, 2024an desagertua, iragan berezia duen eraikin baten –errota bakartiaren– azken jabea. Gainera, lau ahotsetan emana da, lau baitira gertakarion lekuko izandako aingeru militarrak: Semiyazza ankerra, Azazel lizuna, Batraele handinahia eta Uzariel malenkoniatsua, narratzaile nagusia.