Euskararen Eguna 2025 Larragetan ospatuko ekainaren 7an, baina aitzinetik ere, ekainaren 1etik aurrera, euskarari lotutako ekitaldiak antolatuko dira jaiaren egitarauaren barnean. Haien artean, azken urteotako ekitaldi guztiz aipagarria, hots, orientazio proba, aurten Larrageta inguruetan eginen dena.
Gainerakoan, ekainaren 7ko Euskararen Egunean, ohiko ekitaldiak izanen dira: herri kirolak,musika, erraldoiak, dantzak, herri bazkaria… “Joan-etorriko” autobus zerbitzua ere antolatuko da jendearen parte-hartzea sustatzeko.
Udalak dei berezia egin die Zendeako bizilagunei ekitaldietan parte har dezaten, garrantzitsua baita erakustea herritarrek bat egiten dutela gure udalerrian euskara sustatzeko antolatzen diren ekitaldiekin. Izan ere, horixe da horrelako jaien helbururik garrantzitsuenetako bat: euskararen aldeko jarrera ikusaraztea, alegia.
EGITARAUA:
Ekainak 1 (igandea)
Ekainak 1 (igandea)
Ekainak 2 (astelehena)
Ekainak 5 (osteguna)
Ekainak 6 (ostirala)
Ekainak 7 (larunbata)
Informazio gehiago: