Heldu da BERTAKO FEST jaialdiaren edizio berri bat, otsailaren 20tik 23ra bitartean Km0 kultur proposamen ezberdinak publikoari hurbilduz. Baratza aretoak antolatu du ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.
Ostiralean, otsailak 21, antzerkiaren txanda izango da. Andrés Bezaresek bere azken lana aurkeztuko digu: POLVO, pertsonen eta etxeen istorio bat. Babestutako apartamentu baten barrualdera egindako bidaia da, non pertsona bat modu irregularrean bizi den. Benetako pasadizoetatik abiatuta, istorio fantastikoetara garamatza, non hauskortasuna eta umorea eskutik helduta doazen.
Jaialdiak aurrera jarraituko du larunbatean, otsailaren 22an, NI ETA GORPUTZAREN ARTEKOA. LLORONA LLEVAME AL RÍO dantza garaikideko obra bat da, zuzeneko musikarekin batekin, Olaia Valle Lópezen eskutik. Dantza, zuzeneko soinu konposizioa eta audiobisualaz osatutako esperientzia eszenikoa, interpretatzen den bakoitzean, ate berri bat irekiko da bbat-bateko konposizioarentzat… Binako kontzertu bat, gorputz batentzat. Gorputzaren bidez sortzailearentzat inspiratzaileak diren emakumeak omentzen saiatzen dira. Orainaldian bizi nahi duen gorputza da, etengabeko bilaketa sotilean dagoena. Pieza bizia eta sentikorra da.
Amaitzeko, otsailaren 23an, igandea, ARABAZAN IPUINEN SALTSAN. Arabazan Ahozkotasun Elkarte Kulturalaren eskutik familia publiko bati zuzendutako narrazio ikuskizuna. Lau kontalari Baratzan kontari. Lapikoan sartzeko osagai ugari. Horiek bildu, kiribildu eta ikimilikiliklik!. Ipuin salda ederra osatu dute. Hitz artean murgilduko al gara horiek guztiak entzutera?
Ostiral eta larunbateko emanaldiak 20:00etan izango dira eta igandekoa 18:00etan.