Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bertako Fest 2026: egitaraua

febrero 27 - marzo 1

Badator BERTAKO FEST, Baratzatik gertuko jaialdia, Baratzako egonaldi artistikoetan edo hirian eta inguruetan sortzen aritu diren lanak ikusteko aukera ematen duen minifestia. Otsailaren 27tik martxoaren 1era bitartean antolatuko da.

Ekitaldia Sala Baratzak antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Sarrerak eta ikuskizunen inguruko informazioa Sala Baratzaren webgunean daude eskuragarri.

EGITARAUA:

  • Otsailak 27, 20:00

Organorik gabeko gorputz baten orroak

Organorik gabeko gorputz baten orroak, ikusleen erabakien bitartez garatzen den makineria eszenikoa da. Bere nahien eta eskaeren bitartez, batik bat. Sedukzioak eta munstrokeriaren arteko topaketa gauzatuko da proposamen eszeniko honetan.

Performerrak pantaila baten bidez begiratzen ditu bezeroak. Publikoak bere burua bezero gisa ezagutuko du orduan. Ikusleek voyeur-ak edo esperientziaren kontsumitzaile izatea aukeratuko dute. Desioak asebetzeko sortutako gailu bat, dispositibo intimo batetik abiatuta: txat bat. Baina dispositibo hori bat-batean etengo da, performerraren desira propioa azaleratzen denean. Intimitatearen eta ikusgarritasunaren arteko distantziak eta publiko gisa ditugun begiratzeko moduak zalantzan jarriz. Film porno bat edo pieza eszeniko bat begi berberekin begiratzen duzu? Zertan bereizten da zure begiratzeko modua?

  • Otsailak 27, 20:00

Txatxara

Deskantsu barik behar ta behar in eben emakumeen gorputzez osatutako lekue da Txatxara. Bapez ta dana pasetan dan babeslekue. Beko sue usiñe dekona. 26 kilo pisetan deuena. Inbisiblea dan lekue da Txatxara, errekan limiteatatik eskapetan dana belarrire kantetako ez ahaztuteko. Txatxara amaman arreoa da. Herentzie. Ganean beti eroango dogune

  • Martxoak 1, 19:00

Voyage Voyage

Keinu bat. Beste mundu bateko bizitzarekin kontaktatzeko grina.
Voyager Golden Record-a. Gizatasunaren laburpena jasotzen duen urrezko disko bat, unibertsoaren sakontasunean flotatzen.
Lezio bat. Bi gauza infinitu daude: unibertsoa eta giza ezjakintasuna.

Bidaia bat proposatzen dizuegu. Urrunena eta gertukoena uztartzen dituen bidaia. Ezezagunena eta ezagunegia. Erreala eta irudia. Irudiaren irudia.

Local

Baratza Aretoa – (Barrundiako kiroldegia eta Baratza Aretoa)
Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España