
Artista balioaniztunak – konpositorea, abeslaria, idazlea, argazkilaria, artista bisuala… –, oraingoan “Let X=X” izenburudun kontzertua proposatzen du, “Big Science” diskoko piezetako bat oinarri hartuta. New Yorkeko Knitting Factory mitikoaren inguruan sortutako Sexmob taldea izango du lagun, Steven Bernstein, Briggan Krauss, Tony Scherr eta Kenny Wollesenek osatua.
BERTAN BEHERA: Kontzertu hau bertan behera geratu da logistika arrazoiak medio. Sarrera www.kursaal.eus webgunearen bidez erosi zuten lagunei automatikoki egingo zaie diru itzulketa. Sarrera leihatilan erosi zutenak, aldiz, itzulketa gauzatu ahal izateko, Kursaal Eszenarekin harremanetan jarri beharko dira, honako bide hauek erabilita: tel. 943 003170 / emaila: kursaaleszena@kursaal.eus.