Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bertso-saio literarioa «Esne-berriketan»

febrero 6

«Esne Berriketan» bertso-saioa Uxue Alberdik kaleratu berri duen liburuan oinarritzen da.

Emakumeek ahoz kontatu, idazleak belarriz jaso eta idatziz ekarritako narrazioak dira liburuaren oinarria: bizipen propioak, ahots intimoak eta egunerokoaren ertzak.

Bertso-saioak kontakizun horiek izango ditu abiapuntu: hitza, ahotsa eta mugimendua uztartuz, liburuak marrazten duen paisaia kolektibo hori oholtzara eramango dute sortzaileek, modu bizi eta partekatuan.

Otsailaren 6an, ostirala 19:00etan — Aramaioko Kultur Etxean

Local

Aramaioko Kultur Etxea – (Araia – Cine Aretoa)
Nardeaga 36
Aramaio, Álava 003 España