Euskaraldiaren helburua hizkuntza portaerak euskarara erakartzea da, eta horri begirako komunikazioa, prestakuntza eta, oro har, pedagogia sozialaren lanketa. Komunikazioa ardatz duen eginkizun horrek herritar euskaltzale askoren aktibazioa eskatzen du. Haiek dira hurbiltasunetik, eta kasu askotan, urteetako lanak ematen dien esperientziatik, haien herrikideengan iristeko eta ilusioa sortarazteko aukera gehien dutenak. Euskaraldiaren dinamika indartzeko helburuz Gasteizen Kulturaldia antolatuko da, Euskaraldiak barne hartzen duen euskarazko kultur-ekimenen eskaintza. Kulturaldia martxotik maiatzera antolatuko da. Auzoz auzo Euskaraldia Batzordeek antolatzen dituzten ekimenak eta Gasteiz mailan eragile desberdinek Euskaraldiaren baitan antolatzen dituztenak uztartu, eta elkarrekin eskaintza kultural anitz bat bultzatzea du helburu, eta bide batez, Euskaraldiaren parte hartzea sustatuko duen lan komunikatiboa egitea.
Hunkitu Arte Elkarteak Poetak Maiatzean/Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdia antolatzen du 2012tik, Elisa Rueda poetak sortu eta zuzentzen du, poesiaren irakurketa, idazketa eta maitasuna zabaltzeko eta ilusioz beteriko gizarte-ehunaren arteko lotura sortzeko asmoz. Helburu horrekin, ahalegin handia egiten da poesia gizarte osora hurbiltzeko: gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak, haurrak eta gazteak, adinekoak, merkatariak, ikasleak eta unibertsitarioak, besteak beste.
Arabako Bertsozale Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, zeinetan Arabako bertsozaleak batzen diren. Honen helburua bertsolaritza transmititzea eta euskararen normalkuntzan ekarpena egitean datza. Elkartea 1993. urtean sortu zen baina 1982. urtean hasi ziren antolatze lanak.