
Bertso saio elektronikoa
OTSAILAK 12, osteguna, 19:00etan LABAn
Sarrera librea lekua bete arte
Musikariak: Aner Peritz eta Manex Pagola
Bertsolariak: Ekain Alegre, Ekhiñe Zapiain eta Haira Aizpurua
Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea
Zuzeneko musika elektronikoa eta batbateko bertsolaritzaren arteko elkarlana du abiapuntu Aner Peritz eta Manex Pagola musikariek dakarten planteamendu musikal berriak. Ainhoa Larretxeak jarritako gaiei jarraiki, bi diziplina orain arte bereiziak modu malgu eta librean pentsatzen, gorpuzten eta interpretatzen arituko dira hiru bertsolariak.