
BERTSOLEKUAK. Neguko bertso abentura | 10-12 urte
Neguko oporraldian, abenduak 26, 27, 28 eta 29an goizeko 9:30etatik 13:30ak arte euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko inguru hurbila eta euskal kultura hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Lagun berriak egin eta ondo pasatzeko aukera paregabea. Arabako bertsozale elkarteak dinamizatuko du abentura hau.
Arabako Bertsozale Elkartea | 1984ean sortu zen, Amaia Zentroan du egoitza soziala eta herrialdeko kulturgintza eta euskalgintzan kokatua dago, gure hirian eta herrialdean bertsolaritzaren geroratzea helburu duen irabazi asmorik gabeko kultur elkartea izanik.